GURE PROZESUA

Zeuk zure etxe berriarekin amets egin, gu gainontzekoaz arduratuko gara.

Zure etorkizuneko etxea ihes egiteko lekua izatea nahi dugu, deskonektatzeko, argia nagusi den leku bat, sentsazio goxuak ematen dituena... Horregatik zehetasun guztiak zaindu ditugu, zure etorkizuneko etxeak paregabeak eta bilakatzen duten ezaugarria izan ditzan. Berrikuntzaren eta teknologiaren aldeko apustua egin dugu, beti etxerik hoberenak eskaini ahal izateko. 

Energia kalifikazio gorena

Gure promozioek energia kalifikazio gorena dute, ondorioz, ekonomia eta energia arlotan nabarmen aurreteaz gain, CO2 isurpenak nabarmen murrizten dira. Hori guztia ematen da gure promozioek zera dutelako: isolamendu termiko handiagoa, material eraginkorren erabilera, etab.

I+G+B

Urumeâ Berri promozioan eraikuntza prozesuen azken teknologia dugu, datu eta xehetasun guztiak hasieratik kontrolatuta izan daitezen. Building Information Modeling (BIM) ez dagokie diseinu faseei soilik, baizik eta hari esker datuak modu eraginkorragoan kudeatzea lortzen da, eraikina eraikitzen ari den bitartean. Eraikina modu digitalean diseinatzen da, egiturari dagokion informazioa ez ezik, arkitekturari, arlo termikoari, elektrizitateari eta abarri dagokiona ere.

Akaberen kalitatea

Kalitate goreneko proiektuak sustatzen ditugu, zure ongizatea xede duten akaberekin, zure etxea leku paregabe eta berezi bilakatzeko. Eraikuntzan, materialetan, diseinuetan etab. ematen diren azken aurrerapenekin etengabe kontaktuan gaude. Orientazio, antolaketa zuzena, gure promozio bakoitzaren material aukeraketa. Horrek guztiak bizi kalitate ona lortzea eragiten dute.

Proiektuaren garapena

Kaleratze fasea - Aurreproiektua

Sorkuntzaren fasea da, arkitektura estudioak proiektuaren lehenengo proiektu bat garatzen du, partzelaren ezaugarriak, ingurua, premiak, etab. kontuan hartuta. Une honetan Promozioaren lehenengo ahokatzeak garatzen dira, haren lehenengo irudi orokor bat hornitzeko helburuarekin.

Exekuzio Fasea

Eraikuntzarako udal lizentzia lortu ondoren, eraikuntza lanei ekin egiten zaie, Exekuzio Poroiektu Teknikoari jarraiki.

Jarraipena

Fase honetan, talde teknikoak obren eboluzioa kontrolatzen du. Fase honetan bezeroarekin honako datu hauek zehazten dira: sukaldeen antolaketa aukerak, armairuen aukera, gidaridun ateak, etab. Une oro arkitekto – teknikari baten aholkularitza zerbitzua eskuragarri izango da, sor litekeen edozein zalantza edo galderarako.

Hona hemen zenbait adibide.

Obra amaiera – Giltzak entregatzea

Obrak amaitu ondoren eta Zuzendaritza Fakultatiboak Obra Amaiera aitortu ondoren, hainbat administrazio izapide burutu behar da eskritura prozesua gauzatu eta giltzak entregatu ahal izan baino lehen.

Zalantzarik al duzu?

Jar zaitez gurekin harremanetan

Deskargatu gure liburuxka

Deskargatu

¿Hablamos?

Ponte en contacto con nosotros y te haremos una llamada o videollamada, lo que prefieras.

CONTACTA CON NOSOTROS